Mi playlist de gogear

Mostrando entradas con la etiqueta blog. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta blog. Mostrar todas las entradas

2009-06-06

Bisitatzen ditudan blog batzuk

Kaixo lagunok!
Hemen nauzue berriz ere. Oraingo honetan, nik batzuetan bisitatzen ditudan blog-ei buruz hitz egingo dizuet.

Lehena, nire gelakide eta lagunaren blog-a dugu: maitxusss.blogspot.com. Bertan instrumentuei buruz hitz egiten ditu, irudi eta bideo desberdinekin lagunduaz. Oso interesgarria iruditzen zait, bertan azaltzen den informazioa oso era antolatuan azaltzen delako. Hemen duzue bere helbidea: http://maitxusss.blogspot.com/

Bigarrena berriz, ezagutzen ez dudan mutil batena da; infernuko hauspoa. Bertan trikitixari buruz hitz egiten du gehien bat, honi buruz azaltzen diren berriak ipiniaz, eta ikasle eta irakasleen arteko harremanak ahalbidetzen saiatzen da honekin batera.
Beraz, badakizue, trikitixari buruzko berriak jakin nahi badituzue, ondorengo helbidean klikatu eta infernuko hauspoaren blog-ean egongo zarete nabigatzen.