Kaixo lagunok.
Oraingo honetan, niretzat oso baliagarria izan den baliabide bat nola erabili erakutsiko dizuet tutorial honen bidez.
Partiturak egiteko Finalle progama nola erabili azaltzen dizuet bertan, nire irakasle bezala izandako esperientzian, askotan erabili behar izan bait dut, eta batzuetan arazoak izan ditut, ez nekielako hau nola erabili.
Espero dut nire tutorial honekin gauzak erraztea, eta partiturak egiteko arazoak ez izatea!
Beste bat arte!!!
Mostrando entradas con la etiqueta irakaskuntza. Mostrar todas las entradas

2009-06-07
Irakaskuntzarako beste baliabide bat
Kaixo lagunok.
Lehengo sarreran irakaskuntzarako oso baliagarria izango zaigun baliabide bat erakutsi nizuen. Gaurko honetan ere, beste baliabide interesgarri bat erakutsiko dizuet: multimedia. Hauek oso interesgarriak izaten dira haurrentzako, irakatsi nahi dugun informazioa ez dugulako testuz soilik irakatsiko; irudiz, bideoz eta soinuez lagunduko dugu gure ikasgaia. Hemen ipiniko dizuet interneten instrumentuei buruz aurkitu dudan powepoint multimedia bat, eta beheko aldean, Maitane(gelakide bat) eta biok eginiko multimedia baten lotura ipiniko dizuet, nahi izatekotan slideshare-n ikusi ahal izateko.
Maitane etabiok eginiko powerpointaren lotura Slideshare-n ikusteko: http://www.slideshare.net/euli/haizezko-instrumentuak

Erdi Aroko Instrumentuak 2
View more OpenOffice presentations from guest64b831.
Maitane etabiok eginiko powerpointaren lotura Slideshare-n ikusteko: http://www.slideshare.net/euli/haizezko-instrumentuak
Etiketak
dinamikoa,
erakargarri,
haurrak,
irakaskuntza,
powerpoint,
soinuak
2009-04-28
Musika munduan murgiltzen

Kaixo lagunok.
Aurreko sarreran esan bezala, nire esperientzia pertsonaletik bizitako hezkuntza jarduerak azalduko ditut nire blog honetan.
Naiz eta momentu hauetan Bilbon bizi, ni Lasartekoa naiz, Donostia ondoan dagoen herri txiki bat. Txiki-txikitatik musika munduan egon naiz murgildurik, 5 urterekin Lasarteko udal musika eskolan sartu nintzen musika lengoaia ikasteko, eta urte bat beranduago tronpetarekin hasi nintzen. Hasieran oso gustora joaten nintzen, baina urteekin aspertzen hasi nintzen, beti berdina egiten bait genuen; teknika, teknika eta berriz ere teknika. Unibertsitatea hasi arte bertan egon nintzen, baina instrumentua gustokoa nuelako, eta irakaslearekin tratu handia nuenez, oso gustora joaten nintzen klaseetara.
Tartean, beste instrumentu batzuekin jolasean hasi nintzen. Lehenengo panderoarekin hasi nintzen. Ikastolako musikako irakasleak, ikastolaz kanpo klase partikularrak ematen zituen, talde handian. Urte pare batez egon nintzen, eta kasu gehienetan gertatzen den bezala, panderotik trikitixara pasa nahi izan nuen. Gurasoekin tirabira dexente izan ondoren, azkenean lortu nuen nire nahia, eta trikitixako klaseak jasotzen hasi nintzen, baina ez era formalean tronpetarekin bezala, hau informalagoa zen, jolas bat bezala ikusten nuen.
Musikako oinarriak oso ondo finkaturik nituenez, oso erraz hartu nuen trikitixa eta hasi eta bi urteetara irakasleak, eskola bat irekiko zuela esan eta ea bertan lan egin nahi nuen galdetu zidan. Gurasoekin hitz egin ondoren(oso gaztetxoa bait nintzen), eskola ireki zutenean bertan hasi zen nire irakaskuntzarako irrikia.
Gaurkoz nahiko da, hurrengo egunean jarraituko dut nire esperientziarekin.
Olaia

musika,
panderoa,
trikitixa,
tronpeta
Suscribirse a:
Entradas (Atom)