Mi playlist de gogear

Mostrando entradas con la etiqueta haurrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta haurrak. Mostrar todas las entradas

2009-06-07

Irakaskuntzarako beste baliabide bat

Kaixo lagunok.
Lehengo sarreran irakaskuntzarako oso baliagarria izango zaigun baliabide bat erakutsi nizuen. Gaurko honetan ere, beste baliabide interesgarri bat erakutsiko dizuet: multimedia. Hauek oso interesgarriak izaten dira haurrentzako, irakatsi nahi dugun informazioa ez dugulako testuz soilik irakatsiko; irudiz, bideoz eta soinuez lagunduko dugu gure ikasgaia. Hemen ipiniko dizuet interneten instrumentuei buruz aurkitu dudan powepoint multimedia bat, eta beheko aldean, Maitane(gelakide bat) eta biok eginiko multimedia baten lotura ipiniko dizuet, nahi izatekotan slideshare-n ikusi ahal izateko.

Maitane etabiok eginiko powerpointaren lotura Slideshare-n ikusteko: http://www.slideshare.net/euli/haizezko-instrumentuak

Instrumentuei buruzko webquest-a

Kaixo lagunok!!!

Zer moduz dabiltza azken egunak???

Beno, gaurko egunean, azterketa guztiak ondo joaten badira eta lanean hasten bagara, oso baliagarriak izango zaizkigun baliabide batzuei buruz hitz egingo dizuet:webquest-ak. Ariketa mota hauek oso interesgarriak dira, haurrek imformazioa aurkitzen ikas dezaten era interesgarri batean, eta era berean informazio hori barneratzen joango dira. Euskaraz eta musikari buruzko webquest-ak aurkitzea ez da lan erraza, baina hemen uzten dizuet aurkitu dudan baten helbidea: http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=1567&id_pagina=1