Kaixo lagunok! Hemen nauzue berriz ere. Oraingo honetan, aste honetan, ikasle batekin batera atera genuen kalejira baten bideoa ipiniko dizuet. Oso kalejira alaia da, eta instrumentu desberdinekin(kriskitinak, txalaparta....)jotzeko oso aproposa da. Espero dut gustatzea, eta badakizue, ikasi nahi baduzue, galdetzea besterik ez duzue!!!
Mostrando entradas con la etiqueta trikitixa. Mostrar todas las entradas

2009-06-07
Trikitixaren erabilera modernoak
Kaixo lagunok.
Gaurko honetan Kepa Junkerak trikixarekin egin duen "berrikuntzari" buruz hitz egitea pentsatu dut. Beste sarrera batean ere(eta bideoan ikusi ahal dezuten bezala) esan nuen bezala, nik nire ikasleekin trikitixa beste era batera ere ikusten saiatzen naiz. Ez dizkiet betiko fandango eta arin-arinak soilik irakasten, gaur egungo errepertorio berritik ere abestiak hartzen saiatzen naiz, eta hauei instrumentu ez konbentzionalak(trikitixari loturikoak) sartzen saiatzen naiz, hala nola, ijitu kaxa....
Kepa Junkerak trikitixarekin egin duen esperimentazioa izugarrizkoa izan dela esango nuke. Mundu osotik zehar zabaldu du, eta publiko desberdin batera zabaldu duela esango nuke. Honen adibide egoki bat, bere azken lana, ETXEA izan da. Mundu guztiko musikariak hartu eta haiekin euskal kulturako abesti tradizionalak moldatu ditu.
Hemen uzten dizuet horren adibide bat; Maitia nun zira abestia, Ginesa Ortega abeslearen ahotsetik entzunda. Bideoan, diska hau grabatu zuten momentuko montaketa bat da, bertan parte hartu zuten abesle desberdinen aurpegiak ikusi ditzazkegu.
Espero dut, trikitixa modu honetaz gozatzea!

Etiketak
abesti,
internazionala,
Kepa Junkera,
modernoa,
tradizional,
trikitixa
2009-06-06
Bisitatzen ditudan blog batzuk
Hemen nauzue berriz ere. Oraingo honetan, nik batzuetan bisitatzen ditudan blog-ei buruz hitz egingo dizuet.
Lehena, nire gelakide eta lagunaren blog-a dugu: maitxusss.blogspot.com. Bertan instrumentuei buruz hitz egiten ditu, irudi eta bideo desberdinekin lagunduaz. Oso interesgarria iruditzen zait, bertan azaltzen den informazioa oso era antolatuan azaltzen delako. Hemen duzue bere helbidea: http://maitxusss.blogspot.com/
Bigarrena berriz, ezagutzen ez dudan mutil batena da; infernuko hauspoa. Bertan trikitixari buruz hitz egiten du gehien bat, honi buruz azaltzen diren berriak ipiniaz, eta ikasle eta irakasleen arteko harremanak ahalbidetzen saiatzen da honekin batera.
Beraz, badakizue, trikitixari buruzko berriak jakin nahi badituzue, ondorengo helbidean klikatu eta infernuko hauspoaren blog-ean egongo zarete nabigatzen.
Etiketak
blog,
infernuko hauspoa,
instrumentuak,
maitxusss,
trikitixa
104 abestiaren letra
Zuregana iristeko bidea
Ikasia eduki arren
Diru eskasiaren miseriak
Baztertzen nau baina zu erren
Zuretzat dudan paradisua
Ez da dirutzarekin neurtzen
Zureganako dudan grin hau
Ez zait bihotzean kabitzen…..
Zure begien dizdirek
Nigan argitzen zuteen
Ehun da lau ilargi betek
Hain beste.....(bis)
Palaziorik ez izateak
Ez nau ni batere kezkatzen
Zure maitasunan arrazoia
Zergaitik ez didazu azaltzen
Bikote arteko erlazioa
Urrez badezu zuk asetzen
Beste panpin bat bila ezazu
Maitasun hori ez baidut ulertzen
Zure begien dizdirek.....
Hemen duzue 104 abestiaren letra. Trikitixarekin jotzen eta abesten azaltzen naizen bideo bat ere badago. Hau ikusi nahi baduzue hemen duzue youtube-n ikusi ahal izateko URL helbidea:http://www.youtube.com/watch?v=78H3BeTuDyM
Ea gustatzen zaizuen, baina ez izan kontutan nire ahotsa eh!!!
Rock and rolla-a trikitixaz!
Kaixo lagunok.
Aurreko sarreran esan bezala, nire ikasleekin grabatutako diskan, ez daude betiko trikitixarako abestiak soilik. Gaur egungo abesti modernoak ere sartu ditugu bertan. Hau ikusteko, ni neu trikitixa jotzen ateratzen naizen bideo bat ipini dizuet hemen.
Ea gustatzen zaizuen!!

Diska,
ikasleak,
modernoa,
rock and roll,
trikitixa
2009-05-26
Nire istorioarekin jarraitzen...
Kaixo lagunok.
Barkatuko didazue, hainbeste egunetan ez idazteagatik, badakizue; azterketa garaia, lan gehiegi, aurkezpenak, lanak..
Beno, nire egunerokoa kontatzeari utzi, eta nire trikitixa irakaskuntz
arekin jarraituko dut.
Aurreko sarreran esan bezala, gurasoekin hitz egin, eta Amalur trikitixa eta pandero eskolan lan egiten utzi zidaten.
Ilusio handiz itxaron nuen momentu hura, eta azkenean iritsi zen Irailaren 1.go eguna. Adin guztietako haurrak nituen, ni baino txikiagoak, baina 6 besterik ez, 3 haur ordu bakoitzean.
Hasieran urduri xamar joaten nintzen klaseetara, baina denborarekin guzti hau desagertuz joan zen. Denborarekin ere, nire eskakizunak handituz joan ziren, eta nire ikasleen maila baita ere.
Urte batzuk beranduago, nire ikasle zaileenetako bat tokatu zitzaidala esango nuke. 16 urte edo izango nituen, eta 27 urteko mutil bati klaseak eman behar nizkion. Baina nola!!16 urte baino ez bait nituen!!!!Lehenengo egunean guztiz kokildurik joan nintzen klase ematera, baina mutila oso jatorra zen, eta gauzak oso errazak egin zizkidan. Hark bazekien trikitia jotzen, baina belarriz ikasi zuen, eta berak partiturekin ikasi nahi zuen. Bi urte pasa ondoren nitaz agurtu eta opari polit batekin eskertu zidan nirekin ikasitako guztia.
Besterik gabe, hurrengo egunerarte!!!!
Barkatuko didazue, hainbeste egunetan ez idazteagatik, badakizue; azterketa garaia, lan gehiegi, aurkezpenak, lanak..
Beno, nire egunerokoa kontatzeari utzi, eta nire trikitixa irakaskuntz
arekin jarraituko dut.Aurreko sarreran esan bezala, gurasoekin hitz egin, eta Amalur trikitixa eta pandero eskolan lan egiten utzi zidaten.
Ilusio handiz itxaron nuen momentu hura, eta azkenean iritsi zen Irailaren 1.go eguna. Adin guztietako haurrak nituen, ni baino txikiagoak, baina 6 besterik ez, 3 haur ordu bakoitzean.
Hasieran urduri xamar joaten nintzen klaseetara, baina denborarekin guzti hau desagertuz joan zen. Denborarekin ere, nire eskakizunak handituz joan ziren, eta nire ikasleen maila baita ere.
Urte batzuk beranduago, nire ikasle zaileenetako bat tokatu zitzaidala esango nuke. 16 urte edo izango nituen, eta 27 urteko mutil bati klaseak eman behar nizkion. Baina nola!!16 urte baino ez bait nituen!!!!Lehenengo egunean guztiz kokildurik joan nintzen klase ematera, baina mutila oso jatorra zen, eta gauzak oso errazak egin zizkidan. Hark bazekien trikitia jotzen, baina belarriz ikasi zuen, eta berak partiturekin ikasi nahi zuen. Bi urte pasa ondoren nitaz agurtu eta opari polit batekin eskertu zidan nirekin ikasitako guztia.
Besterik gabe, hurrengo egunerarte!!!!
Etiketak
eskakizun maila,
ikasketa maila,
ikasle,
trikitixa
2009-04-28
Musika munduan murgiltzen

Kaixo lagunok.
Aurreko sarreran esan bezala, nire esperientzia pertsonaletik bizitako hezkuntza jarduerak azalduko ditut nire blog honetan.
Naiz eta momentu hauetan Bilbon bizi, ni Lasartekoa naiz, Donostia ondoan dagoen herri txiki bat. Txiki-txikitatik musika munduan egon naiz murgildurik, 5 urterekin Lasarteko udal musika eskolan sartu nintzen musika lengoaia ikasteko, eta urte bat beranduago tronpetarekin hasi nintzen. Hasieran oso gustora joaten nintzen, baina urteekin aspertzen hasi nintzen, beti berdina egiten bait genuen; teknika, teknika eta berriz ere teknika. Unibertsitatea hasi arte bertan egon nintzen, baina instrumentua gustokoa nuelako, eta irakaslearekin tratu handia nuenez, oso gustora joaten nintzen klaseetara.
Tartean, beste instrumentu batzuekin jolasean hasi nintzen. Lehenengo panderoarekin hasi nintzen. Ikastolako musikako irakasleak, ikastolaz kanpo klase partikularrak ematen zituen, talde handian. Urte pare batez egon nintzen, eta kasu gehienetan gertatzen den bezala, panderotik trikitixara pasa nahi izan nuen. Gurasoekin tirabira dexente izan ondoren, azkenean lortu nuen nire nahia, eta trikitixako klaseak jasotzen hasi nintzen, baina ez era formalean tronpetarekin bezala, hau informalagoa zen, jolas bat bezala ikusten nuen.
Musikako oinarriak oso ondo finkaturik nituenez, oso erraz hartu nuen trikitixa eta hasi eta bi urteetara irakasleak, eskola bat irekiko zuela esan eta ea bertan lan egin nahi nuen galdetu zidan. Gurasoekin hitz egin ondoren(oso gaztetxoa bait nintzen), eskola ireki zutenean bertan hasi zen nire irakaskuntzarako irrikia.
Gaurkoz nahiko da, hurrengo egunean jarraituko dut nire esperientziarekin.
Olaia

irakaskuntza,
musika,
panderoa,
trikitixa,
tronpeta
Suscribirse a:
Entradas (Atom)