Mi playlist de gogear

2009-06-06

104 abestiaren letra


Zuregana iristeko bidea
Ikasia eduki arren
Diru eskasiaren miseriak
Baztertzen nau baina zu erren
Zuretzat dudan paradisua
Ez da dirutzarekin neurtzen
Zureganako dudan grin hau
Ez zait bihotzean kabitzen…..

Zure begien dizdirek
Nigan argitzen zuteen
Ehun da lau ilargi betek
Hain beste.....(bis)

Palaziorik ez izateak
Ez nau ni batere kezkatzen
Zure maitasunan arrazoia
Zergaitik ez didazu azaltzen
Bikote arteko erlazioa
Urrez badezu zuk asetzen
Beste panpin bat bila ezazu
Maitasun hori ez baidut ulertzen

Zure begien dizdirek.....



Hemen duzue 104 abestiaren letra. Trikitixarekin jotzen eta abesten azaltzen naizen bideo bat ere badago. Hau ikusi nahi baduzue hemen duzue youtube-n ikusi ahal izateko URL helbidea:http://www.youtube.com/watch?v=78H3BeTuDyM
Ea gustatzen zaizuen, baina ez izan kontutan nire ahotsa eh!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario