Mi playlist de gogear

2009-06-07

Trikitixaren erabilera modernoak

Kaixo lagunok.
Gaurko honetan Kepa Junkerak trikixarekin egin duen "berrikuntzari" buruz hitz egitea pentsatu dut. Beste sarrera batean ere(eta bideoan ikusi ahal dezuten bezala) esan nuen bezala, nik nire ikasleekin trikitixa beste era batera ere ikusten saiatzen naiz. Ez dizkiet betiko fandango eta arin-arinak soilik irakasten, gaur egungo errepertorio berritik ere abestiak hartzen saiatzen naiz, eta hauei instrumentu ez konbentzionalak(trikitixari loturikoak) sartzen saiatzen naiz, hala nola, ijitu kaxa....
Kepa Junkerak trikitixarekin egin duen esperimentazioa izugarrizkoa izan dela esango nuke. Mundu osotik zehar zabaldu du, eta publiko desberdin batera zabaldu duela esango nuke. Honen adibide egoki bat, bere azken lana, ETXEA izan da. Mundu guztiko musikariak hartu eta haiekin euskal kulturako abesti tradizionalak moldatu ditu.
Hemen uzten dizuet horren adibide bat; Maitia nun zira abestia, Ginesa Ortega abeslearen ahotsetik entzunda. Bideoan, diska hau grabatu zuten momentuko montaketa bat da, bertan parte hartu zuten abesle desberdinen aurpegiak ikusi ditzazkegu.
Espero dut, trikitixa modu honetaz gozatzea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario