Mi playlist de gogear

2009-05-26

Nire istorioarekin jarraitzen...

Kaixo lagunok.
Barkatuko didazue, hainbeste egunetan ez idazteagatik, badakizue; azterketa garaia, lan gehiegi, aurkezpenak, lanak..
Beno, nire egunerokoa kontatzeari utzi, eta nire trikitixa irakaskuntzarekin jarraituko dut.
Aurreko sarreran esan bezala, gurasoekin hitz egin, eta Amalur trikitixa eta pandero eskolan lan egiten utzi zidaten.
Ilusio handiz itxaron nuen momentu hura, eta azkenean iritsi zen Irailaren 1.go eguna. Adin guztietako haurrak nituen, ni baino txikiagoak, baina 6 besterik ez, 3 haur ordu bakoitzean.
Hasieran urduri xamar joaten nintzen klaseetara, baina denborarekin guzti hau desagertuz joan zen. Denborarekin ere, nire eskakizunak handituz joan ziren, eta nire ikasleen maila baita ere.
Urte batzuk beranduago, nire ikasle zaileenetako bat tokatu zitzaidala esango nuke. 16 urte edo izango nituen, eta 27 urteko mutil bati klaseak eman behar nizkion. Baina nola!!16 urte baino ez bait nituen!!!!Lehenengo egunean guztiz kokildurik joan nintzen klase ematera, baina mutila oso jatorra zen, eta gauzak oso errazak egin zizkidan. Hark bazekien trikitia jotzen, baina belarriz ikasi zuen, eta berak partiturekin ikasi nahi zuen. Bi urte pasa ondoren nitaz agurtu eta opari polit batekin eskertu zidan nirekin ikasitako guztia.
Besterik gabe, hurrengo egunerarte!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario