Mi playlist de gogear

2009-06-06

Gaur egungo egoera

Kaixo lagunok!!!!
Berriz ere hemen nauzue. Gaurko egunean jada, gaur egongo nire egoera kontatuko dizuet. Jada 7 urte pasa dira lanean hasi nintzela, eta orain hasi dira emaitzak ikusten. Aurreko sarreran esan nuen bezala, nire eskakizun maila ikasleekiko handituz joan zen, eta gaur egun irakasleen irakasle naiz. Nire ikasle taldetxoa zuzentzen dut, eta duela aste pare batzuk diska bat grabatzeaz amaitu genuen. Diskan dauden abestiak, denen artean erabaki genituen, ikasle eta irakasleen artean. Ez dira trikitixako abesti konbentzionalak soilik, denetarik dago: fandangoak, arin-arinak, rock and rollak.... Oraindik ez dugu emaitza ikusi, diska ez dagoelako argitaraturik, baina oso lan polita atera delakoan nago.
Horretaz gain, duela urte batzuk ere, nire nagusia denarekin erromeria talde bat sortu nuen. Amalur deitzen da(musika eskola bezala), eta hainbat herrietako erromerietan hartzen dugu parte. Momentu hauetan lau gara taldean; trikitixa, panderoa, kitarra, eta bateria.
Hainbat herri bisitatu ditugu erromerien kontura, eta momentu oso politak ere pasa ditugu, plazetan jendea dantzari ikusiaz.
Besterik gabe, hurrengora arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario